XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SINISTEN DUGUN JAUNGOIKOA.

HERRIAREN JAUNGOIKOA JAUNGOIKOAREN HERRIA.

Gai hau Herria 2.000 Elizan beste zenbaitetan jadanik erabilia eta bere oinarrizko gaia dena herritasunetik begiratzea nahi dugu oraingo honetan.

Horregatik izenburutzat: HERRIAREN JAUNGOIKOA / JAUNGOIKOAREN HERRIA.

Menpetasunezko eta zapalkuntzako egoeran dauden Herriaren eta beste Herrien askapen prozesoak lehen lehenik zuzengabekeria horren kontzientzi-hartzeari zor zaizkio, konpromezu era desberdinetara eramango gaituztenak.

Guk kontzientzi-hartze horretan eta askapen borroka eta mugimendu herritar horietan, Jainko Askatzailearen mintzoa eta indarra aurkitu nahi ditugu, Bera bait da zuzentasuna garaile aterako denaren oinarri eta itxaropide, askapen borrokan dabiltzan Herrietan.

Sarritan, ordea, ez da gauza erraza Jainkoa aurkitzea zailtasunez eragotzitako bide luze honetan.

Ezta ere erraza leial izaten jarraitzea Jesusek iragarri zuen Erreinuko agintzarietan adierazitako egitasmo edo proiektoari.

Komentzimendu sakona eskatzen du ideietan ezezik, pratikan ere.

Izpiritualitateaz dihardugunean, indibidualkeriaren irudipena edo herri borroketatik eta besteetiko konpromezutik aldentzearen irudipena jasotzen dugu.

Benetako izpiritualitatea, Izpirituagango bizitza, ordea, besteekiko solidaritza egiazkoan eta eginkorrean burutzen da, hau da, behartsu, zapaldu eta baztertuekiko solidaritzan, eta hauekin batera borrokan eta askapen bila dabiltzanekiko solidaritzan.

Baina egia da ere, Euskal Herriarekiko idealetan bat eginik dabiltzan herriko beste borrokalari askok alde batera uzten dutela Jainkoa edo nolanahiko sinesmen-zentzuri uko egiten diotela.

Geuri ere sortu zaizkigu zenbait lotura fede aldetik zenbait borroka eta konpromezu motei dagokienez, kristau izpiritualitatearekin uztartu ezinak bait liran; edo uste izan dezakegu beste batzuk gu baino askeago daudela edonolako konpromezuak hartzeko beren ideologietatik: 1.- Partaide zareneko herri burruka edo mugimenduetan zein da zure Jaungoiko-esperientzia?.

Uste duzu eta senditzen, Jaungoikoaren presentzia konpromezu hoien baitan nabaritzen denik? Zein eratan?.

2.- Zergatik uste duzu, gure herriaren askatasunaren alde, eskuzabaltasun osoz burrukan ari den jende asko ez dela fededun? edota beste modu batez dela fededun?.

3.- Herri burruka askatzaileekiko zure harreman edo solidaritzan, zer nolako arazoak planteatzen dizkizu fededun izateak, besteekiko lankidetzari buruz edo besteen aldetiko zureganako onarpenaz? Zure konpromezuarentzako eragozpena al da?.

4.- Zergatik kristau askok sinesten dute Jaungoikoak, urruntzen ditu Herri askapenerako burruka eta ahaleginetatik?.